Ongietorri Eleder! Ez dakizu a ze zortea daukazun familia horretan jaiotzearekin! Baina beno, a ze edukazio falta, nabarmendu daitela Gorkarekin Urretxindorran ikasi nuela, nere burua aurkeztuko dut. Gorka, Morte guretzat, betidanik koadrilakoa da, primeran pasa dugu elkarrekin abesten, poteak hartzen, mendira igotzen eta hemen kontatu ezin diren komeriak pasatzen. Momentu txarretan ere elkarrekin egon gara, baina tira…
Gero zure ama ezagutu nuen, eta egia esanda lehenengo egunetik oso ondo konpondu ginen elkarrekin. Ez dizut txaparik eman nahi, baina zure gurasoak abesti honen letrarekin laburbilduko nituzke:
… gure herri ederrean barra-barra ditugu festa ta umorea!
Beti ondo pasatzeko prest, eta besteak ondo pasarazteko prest, beti beraien Zorrotzaren alde borrokan, eta gizarte hobe bat egiteko asmoarekin jo ta fuego, irribarrea ahoan.
Goiko argazkia arerioak atera zigun, behin Mari Jaia aparkatuta, baina kriston egunarena izan zen. Txinbotarrak-eko inork eraman behar zuen MariJaia (bai, pertsona bat doa barnean) eta hara nori eta niri suertatu zitzaidan! A ze ohorea Bilbotar batentzat! Han izan nuen Gorka aurretik, Lander (Txapel), Cris, Aritza eta beste lagunak niri zuzentzen eta laguntzen. Hoiexek izango dira zure lagunak eta familia, jaiak gozatzen, jaia egiten, jaia asmatzen.
Nere azken urtetako egun pozgarrienetariko asko Zorrotzan pasatu ditut zure ama eta aitarekin, eta aurrerantzean zurekin seguru ere.
Musu bat eta ongietorri laguntxo!