Kaixo Eleder!
Ezer baino lehen gure bizitzeetara, auzora eta mundura ongi etorria eman nahi dizut .
Laster konturatuko duzunez diskurtsoetan ez naiz aditua beraz ez dizut txapa handirik emango. Politikoki egokia da esatea bakarrik zoriontsua izatea izan zaitezela opa dizudala ta halako txinatar ipuinak baina ez da egia. Argi dut gurasoek nahi duzuna izaten utziko zaituzteela bizitzako edozein arlotan batean izan ezik, hain zuzen ere futbolean. Jaio aurretik atezaina eta Athletic-zalea izatera behartuta zaude. Horrekin nahiko duzu gurasoak zoriontsuak egiteko, eta batez ere aita.
Imagina dezakezunez txantxetan nenbilen eta orain benetan dinotsut erabat zoriontsua izan zaitezela opa dizudala eta saiatzeko gurasoak orain diren bezain zoriontsuak egitea.
PD: BIZITZARAKO AHOLKU TXIKI BATZUK
Ea laster ateratzen zaizkizun hortzak Amamaren tortilak dastatzeko, izugarrizko goxoak egiten baititu.
Aratusteetan, gabonetan , jaietan eta edozein unetan Ama mozorrotzeko gogoekin ikusten baduzu ospa bere albotik. eta hasiera, hasieratik utziozu argi eta garbi lagunen aurrean kalitxikiek ez daramatela laranjarik, eso son mariconadas!!
Txunba-txunba gustuko baduzu saiatu Aitari izkutatzen ta joan noizean behin berarekin kantarietara , eta jakina, esaiozu gozatzen duzula. Eta jakina, inoiz probatuko duzun patxaranarik onena berak egiten duena da.
Ta azkenik, gor geratu nahi ez baduzu Izekorengandik urrundu oihukatzen hasten denean, edo gauza bera, hitz egiten duenenan. Zer esanik ez, Amarekin hitz egiten duenean.
Laster ikusteko irrikitan gaukazu, laster arte, Eleder.
Gaviro.