Aupa Eleder,
Alberto naiz, Balmasedakoa, aitaren lankidea naiz, eta jakizu aita euskal kantari duzula eta espero dut disziplina horretan zu ere trebatzea, eta hala ez bada sar dadila kalabazan…
Hain justu, gaur, abenduak 3, mezua idazten dizudan honetan Euskara eguna da, eta hauxe da nire bigarren desioa… urteko 365 egunetan izan zaitezen euskaldun! Eutsi goiari, etorkizuna zara eta!
Zorionak eta ongi etorri!