Animo Hirukote (Itziar, Maialen, Haritz eta Endika)

Itzi eta Endika –> Animo bikote, hasieran zail samarra da guzti hau; hor egongo da Eleder negarrez eta zuek zer egin ez jakinda. Baina asteak pasatzen diren heinean, arrituta geratuko zarete behin baino gehiagotan, ikusterakoan horko txiki hori pertsona bat egiten ari dela. Zuei begira egon eta bat batean barrez lehertu; zerbait entzun eta adi adi geratu zer gertatuko den zain. Deskribaezinak dira momentu guzti horiek.

Haritz eta Maialen –> Eleder, zuk hasieratik erakutsiezu bi horiei kien manda, … Dena primeran dago, ez duzu kanpanitarik .. baina negar apur bat eginez gero hor dituzu jaten emateko, ohiala aldatzeko, muxuak emateko, besoetan hartzeko edo eta kalera joateko. Hala ere, helduek hazi ahala badirudi tontoagoak egiten direla eta askotan kostatuko zaie ulertzea, baina zu lasai, ozenago negar egin eta kitto, kosta egiten zaie baina azkenean harrapatuko dute esan nahi diezun hori.

Animo Hirukote

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *